pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

DBH-1ekoen harrera festa NBAZ-n
13
Urr
2014

DBH-1ekoen harrera festa NBAZ-n

Urriaren 11n ospatu zen Gazte-Txokoan

Larunbatean, urriaren 11n, arratsaldeko 17:30ean Gazte-txokoan DBH-1koen harrera festa ospatu zen. NBAZ-ko erabiltzaile berrien etorrera erraztea da harrera festa honen helburua eta bete-betean lortu zela esan dezakegu, 53 lagunek parte hartu baitzuten. Herrian 12 urte dituzten 78 lagun erroldatuta daude eta horietatik 55 bazkide egin dira, ekainaren 13an eskola orduetan NBAZ gertutik ezagutzera egin zuten bisitaren ondoren.

 

Bestalde, harrera festan ez dira hartzaile soilik izan, mutil talde bat ekintzaren prestaketan aritu baitzen hezitzaileekin batera. Argazkian ikusten den merendolaz gain, eta dena guztion artean txukundu ondoren, ping-pongean eta futbol-mahaian ere jolasten aritu ziren.

Albiste guztiak