Print this page
Kartoi komertzialaren bilketa
13
Urr
2014

Kartoi komertzialaren bilketa

Udalak egokitu egingo du

Gaur egungo kartoi komertzialaren bilketa zerbitzua optimizatzeko edukiontzi urdin gehiago jartzea erabaki du Udalak.

 

Orain arte, merkatariek bere jardueraren ondorioz sortutako kartoi komertziala edukiontzi ondoan edo kaiola batzuetan utzi behar dute eta bilketa zerbitzu berezi baten bidez jasotzen zaie. Horrek hainbat arazo sortzen ditu: haurrek jolasteko erabiltzen dituzte, haizeak sakabanatu eta euriak bustitzen ditu. Hala, ingurua erabat zikinduta geratzen da.

 

Arazo horiei aurre egiteko, kartoi komertzialaren egungo bilketa zerbitzua urriaren 20an eten egingo da; horren ordez, edukiontzi urdin gehiago jarriko dira bilketa puntu garrantzitsuetan eta kartoia, ondo tolestuta, horien barruan sartu beharko dute merkatariek.

 

Bide batez, herritarrei ere dei egiten die kartoia tolestu eta edukiontzi barruan sartzeko. Mezu honekin kartel batzuk ipiniko dira edukiontzi urdinetan. Honela, denon artean, herria txukunago mantentzea lortuko dugu.