Print this page
Gynkana
14
Urr
2014

Gynkana

Urriak 18, 17:00etan, Azokan. LH-3, 4, 5 eta 6.mailako ikasleak

Datorren larunbatean, urriak 18, Gynkana izango da azokako arkupeetan. Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren baitan Gazteria Sailak antolatu eta Sorgintxulo taldeak gidatutako ekintza da, eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo dute.
 
Zehazki, LH 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek parte hartuko dute; alegia, aldez aurretik nork bere ikastetxeko idazkaritzan izena eman dutenek.
 
Gynkana, hain zuzen, kalean egiten den taldekako jolasa da. Argibideei jarraitu, taldea osatzen duten pertsonek hainbat proba gainditu beharko dituzte. Orain arteko esperientzia aintzat hartuta, haurrek primeran pasatzen dute, eta parte hartzeko ez ezik, ikusteko ere dibertigarria izan liteke.
Será