Print this page
Nerabeentzako Zerbitzuak 'Ate Irekien Eguna'
14
Urr
2014

Nerabeentzako Zerbitzuak 'Ate Irekien Eguna'

Urriak 21ean 18:00tan Gazte-txokoan

18:00etan izango da, Gazte‐txokoan bertan, eta gurasoek euren seme‐alabekin lanean dabiltzan profesionalak ezagutuko dituzte
 
Datorren asteartean, urriak 21, Legazpiko Nerabeentzako Balio Anitzeko Zerbitzuak (NBAZ) 'Ate Irekien Eguna' egingo du, Gazte‐txokoan bertan, 18:00etan, gurasoek zerbitzua bera eta euren seme‐alabekin lanean dabiltzan profesionalak ezagutzeko aukera izan dezaten.
 
Nerabeentzako Balio Anitzeko Zerbitzua, orain arte, Gazte‐txokoa izenez ezagutzen genuen. Udaz gero berriro ere martxan den zerbitzu honek eskaintza zabala eskaintzen die 12 eta 18 urte bitarteko gazteei. Zerbitzuaren baitan, alde batetik, Gazte‐txokoa dago; alegia, 12‐16 urte bitarteko gazteentzat. Eta, bestetik, 16‐18 urte dituzten gazteei zuzenduriko proiektua.
 
Berriro ere, ohiko ordutegia
Udan ordutegi berezia izan badu ere, Nerabeentzako Zerbitzua ohiko ordutegira itzuli da honezkero. Aurrerantzean, beraz, Gaztetxokoak zerbitzua eskainiko du asteartetik ostegunera, 16:30etik 19:00etara, eta ostiraletik igandera, 17:00etatik 20:30era. Astelehenetan, berriz, itxita egongo da.
 
Dena den, Gazte‐txokotik kanpo ere izango da zerbitzurik. Kalean arituko dira, esaterako, asteartetan (19:00etatik 20:00etara) eta ostiral zein larunbatetan (16:00etatik 17:00etara). Eta Gizarte Sareetan, azkenik, asteazken eta ostegunetan (19:00etatik 19:30era) eta igandetan (16:30etik 17:00etara).