pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kirol Patronatuak hasi ditu ohiko osasun azterketak
24
Urr
2014

Kirol Patronatuak hasi ditu ohiko osasun azterketak

Astelehenero 14:30etik 18:30era

Astelehenero izaten da kirol sendagilea kiroldegian, 14:30etik 18:30era
 
Legazpiko Udaleko Kirol Patronatua ohiko osasun azterketak edo mediku azterketak egiten hasi da dagoeneko. Lehenik eta behin, talde federatuetako kideek izango dute aukera azterketa egiteko.
 
Talde federatuek amaitzen dutenean, kiroldegiko erabiltzaileei eskainiko zaie zerbitzua, eta baita azterketa egiteko interesa duten herritar guztiei ere.
 
Kirol sendagilea astean behin izango da Bikuña kiroldegian, astelehenetan, hain justu, eta nahi duen orok bertara jo beharko du bai hitzordua jartzera, eta baita osasun azterketa bera egitera ere. Zehazki, 14:30etik 18:30era bitarteko ordutegian izango da. Erabiltzaileak 70 € ordaindu beharko ditu azterketaren truke, eta printzipioz, urtea bukatu arteko astelehen guztietan eskainiko da zerbitzua.
 
Kirol Patronatutik osasuna zaintzea zeinen garrantzitsua den jakinarazi dute, eta interesa duten guztiei kiroldegira joateko deia egin diete.

Albiste guztiak