Print this page
Egutegiarekin lotutako iraileko zozketa
24
Urr
2014

Egutegiarekin lotutako iraileko zozketa

Arantza Segurolak irabazi du

Arantza Segurolak irabazi du, eta 50 euroko saria eramango du, herriko dendaren batean erosketak egiteko
 
Udalak 2014rako ateratako egutegian, herritarrek parte hartzeko moduko joko bat proposatzen da. Legazpiko jaiak dira ardatz nagusi. Hilabete bakoitzean, sasoi horri dagokion jai baten argazkia dugu, eta horrekin lotutako galdera bat. Herritarrek erantzun zuzena eman behar dute, www.legazpiko‐udala.info web orriko "Egutegia 2014" izeneko txokoan sartuta edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda.
 
Dagoeneko egin dute urteko bederatzigarren galderari dagokion zozketa; alegia, irailari dagokiona. Hauxe zen galdera: Zein da herriko zaindari jaietan azkena? Erantzun zuzena, hain justu, Agorreko Santikutz da. Ondo erantzundakoen artean zotz egin, eta Arantza Segurola izan da irabazlea. 50 euroko bale bat jasoko du, herriko dendaren batean erosketak egiteko.
 
Merkataritza eta ostalaritza sustatzea
Saria bale moduan banatzen du Udalak, eta ez eskudirutan; izan ere, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzea du helburu. Hala, irabazleak 50 euroko balea jasoko du, eta berau xahutzen duen saltokiko merkatariak, ondoren, udaletxean aurkeztu beharko ditu nola bale hori, hala faktura, eta hantxe ordainduko dizkiote 50 euroak.