pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda 21eko Foroa urriaren 30ean

Kale Nagusiko peatonalizazioari buruz

 
Urriak 30, osteguna, 18:30ean, Legazpiko Agenda 21eko foroa izango da Udaletxeko Batzar Areto Nagusian. Egun horretan, Kale Nagusiko peatonalizazio proiektuaz hitz egingo dute beste behin. Aurreko bileran jasotako ekarpenen ostean, ostegunean honakoa proposatzen du foroak:
 
‐Kalea berritzeari buruz lehen ekarpenak egin dituzten eragile eta pertsona desberdinak elkartzea: bizilagunak, merkatariak, ostalariak, taxi gidariak eta ikasleak.
‐Kale Nagusi berriaren diseinuari buruzko lehen ondorio eta erabaki batzuk ezagutzea.
‐Kalea berritzeko azken proiektua marrazten lagunduko duten bestelako elementu zehatzei buruzko lanketa sakonagoa egitea. Elementu horien artean daude adibidez landaretza eta berdeguneei zer tratamendu eman, argiztapena, egoteko gune eta eserlekuak…
 
 

Deialdia

Albiste guztiak