Print this page
LH‐6koak 'NiZuBezala' programan
29
Urr
2014

LH‐6koak 'NiZuBezala' programan

GUREAK tailerrak bisitatu eta sentiberatze saioak

GUREAK tailerrak bisitatzeaz gainera, aurten lehenengoz, ATZEGI elkarteak sentiberatze saioak eskainiko dizkie, ikastetxean bertan
 
Haztegi ikastolako eta Domingo Agirre ikastetxeko LH‐6ko ikasleek 'NiZuBezala' programan parte hartuko dute aurten ere. Zehazki, adimen urritasunaren eta lanaren inguruan sentsibilizazioa lantzea da programa honen helburu nagusia. Iaz ia 1.800 partehartzaile izan zituen, eta aurten, kopurua handitzea da xedea.
 
Horretarako, GUREAK tailerrak bisitatzeaz gainera, aurten lehenengoz, ATZEGI elkarteak sentiberatze saioak eskainiko dizkie ikasleei, ikastetxean bertan.
 
Haztegi ikastolako hiru gela, hain justu, bihar (urriak 29) eta urriaren 31n joango dira GUREAK tailerretara; Domingo Agirreko bi gela, berriz, azaroaren 6an, goizez; eta egun berean, baina arratsaldez, Zumarragako Helduen Hezkuntzako (EPA) 24 ikasle. Guztira 109 ikaslek parte hartuko dute, irakasleak kontuan hartu gabe.
 
ATZEGI elkarteak, berriz, ikastetxe bakoitzean sentiberatze saio bana egingo du: Haztegi ikastolan, azaroaren 4an; eta Domingo Agirren, azaroaren 12an.
 
Azken pauso gisa, gaiari buruzko hausnarketa egingo dute, eta ikasleek NiZuBezalak sortutako webgunean (http://www.nizubezala.com/) parte hartzeko aukera izango dute. Iazko ekarpenak ere jasota daude atari horretan.