pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Plastikozko poltsen erabilera murriztu
31
Urr
2014

Plastikozko poltsen erabilera murriztu

Kanpaina azaroan garatuko da

Merkatariekin landuko den kanpainak azaroan garatuko da
 
Hondakinen prebentziorako nazioarteko astearekin bat eginez Legazpiko Udalak herritarrek hondakin gutxiago sortzeko kanpaina ezberdinak jarriko ditu martxan Sasieta eta Kutxa-Ekogunearekin batera. Alde batetik, plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina egingo du udalak azaroa bitartean. Horrez gain, eskualde mailan egingo den iturriko ura gehiago kontsumitzeko kontzientziazio kanpainan ere parte hartuko du.
 
Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpainan, merkatarien laguntzarekin zozketa berezi bat prestatu du Udalak. Hori dela eta, azaroaren 3tik 22ra poltsa edo jakiontzi berrerabilgarriekin erosketa egiten duten herritarrei, erosketak egiteko 10 orgen zozketan parte hartzeko zenbakiak oparituko zaizkie. Zozketa azaroaren 24ean izango da. Kanpaina astelehenean abiatuko da eta orain arte 60 dendarik eman dute izena. Kanpaina honen bitartez, eguneroko erosketetan gero eta plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea, eta beraz, hondakin gutxiago sortzea lortu nahi du Legazpiko Udalak. Lortutako emaitzak denda bakoitzeko erakusleihoan jarriko dira 24tik aurrera.
 
Udalak eskuratu dituen datuen arabera, plastikozko poltsa batek bataz beste 12 minutuz erabiltzen dugula gogora ekarri nahi du. Horrez gain, plastikozko poltsek mendeak behar dituzte deskonposatzeko. Guzti hori kontuan hartuta, udalak herritarrak kanpaina honetan parte hartzera animatu nahi ditu, Legazpin ahalegin txiki bat eginda gauza asko lor daitezkeelako.
 
Plastikozko poltsen erabilera gutxitzeaz gainera, orain arte arraindegian egin bezala, herritarrak harategietan ere jakiontzi berrerabilgarriak erabiltzera animatu nahi ditu. Horretarako, harategietan erabiltzeko jakiontzi urdinak, 0,5 euroren truke eskuragarri izango dira Albe burdindegian astelehenetik aurrera. Familia bakoitzak jakiontzi bat eros dezake.

Albiste guztiak