Print this page

7 zine saio euskaraz asteburu honetan

Loreak eta Dragon Ball 2

Loreak filma izango da asteburuko karteldegia ireki eta itxiko duena. Euskaraz eginiko filma hau zine aretoetan estreinatu eta astebetera iritsiko zaigu. Kritika ezin hobeak jaso dituen filma honen 6 emanaldi izango dira Legazpin: ostiralean 22:15ean (zuzendarietako bat bertan dela), larunbatean 19:30 eta 22:30an, igandean 19:30 eta 22:15ean eta astelehenean 22:15ean.
 
Dragon Ball 2 eskainiko dute haurren saioan igandean, hau ere euskaraz, denboraldi honetan euskaraz haurrei zuzendutako lehenengoa izango da.