pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Paper eta kartoia soilik edukiontzietatik jasoko da
11
Aza
2014

Paper eta kartoia soilik edukiontzietatik jasoko da

Lurrekoak ez dira bilduko

Udalaren erabakiz, urrian, Sasietak bina edukiontzi jarri zituen 6 gunetan, kartoi eta paper sortzaile berezientzat
 
Sortzaile bereziek, alegia, udalerriko merkatariek edo elkarteetako kideek, kartoi eta paper komertzialak edukiontzi alboetan utzi izan dituzte. Ondorioz, horiek jasotzeko, astelehenetik ostiralerako zerbitzu berezia eskaintzen zuen Sasietak. Era horretako sortzaileekin bilera egin ostean, Udalak erabaki zuen 6 gune estrategikotan, premia handiena zegoenetan alegia, edukiontzi urdin bakarra jarri beharrean bi jartzea. Eta halaxe egin zuen urrian.
 
Ezarpen prozesu honetan, bina edukiontzi egonagatik ere, oraindik bada paper zein kartoiak tolestu eta edukiontzira bota beharrean, edukiontzi alboan uzten duenik, eta Sasietak guztiak bildu behar izan ditu.
 
Bilketa sistema hobetze aldera eta herria garbiago edukitze aldera, astelehenetik aurrera (azaroak 10), Udalaren erabakiz, edukiontzi urdinetako bilketa baino ez du egingo Sasietak, astelehenetik larunbatera.
 
Horregatik, Udaletik deia egin diete bai sortzaile bereziei eta baita herritar arruntei ere, arren, ez uzteko kartoi eta paperak edukiontzi alboan. Haize giro honekin, hondakinak batera eta bestera mugitzea eta bilketa guneen eta bide publikoaren itxura kaskartzea baino ez baitakar. "Guztion artean udalerriaren itxura hobetzea eta bide publikoan kaxak ez pilatzea espero dugu", adierazi dute.

Albiste guztiak