pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Txikizioak berriz ere Agirre-Etxeberrin
11
Aza
2014

Txikizioak berriz ere Agirre-Etxeberrin

Hiru astetan bigarren aldiz

Gertakariak ikusita, hartu beharreko neurri egokienak zein izango diren aztertzen ari da Udala, eta gogor salatu du gertatutakoa
 
Duela bi aste bezalaxe, txikizioak eragin dituzte joan den asteburuan ere Agirre-Etxeberri parkean. Igande goizean udaltzainak bertara joan zirenean ohartu ziren gertatutakoaz.  
 
"Obretako materiala botata zegoen, hormetan era guztietako pintaketak, leihoetako lauzak txikituta eta obra alboko zein Santikutz kalera ematen duten hesiak botata", azaldu dute. 
 
Udalerrian, aspaldion, txikizioak eragiten ari dira batean zein bestean: futbol zelaian eta hango aldageletan, igogailuan eta Agirre-Etxeberri eraikinean zein parkean; azken horretan, gainera, denbora gutxian, birritan egin dute erasoa. Aurrekoetan bezalaxe, oraingoan ere Udalak gogor salatu ditu era horretako jarrerak, eta txikizioek etenik ez dutela ikusita, hartu beharreko neurri egokienak zein izan litezkeen aztertzen hasi dira. 
 
"Ezin dugu onartu horrelako ekintzarik. Nork uler lezake behin eta berriz ekintza bidegabe horiek egitea? Guztion ondarea txikitzen ari dira, eta tamalez, guztion diruarekin konpondu beharko da. Horrelakoak gertatzen diren azken aldia izan dadin nahiko genuke, eta geure aldetik, beharrezko neurriak hartuko ditugu guztiona den ondarea zaintzeko", zehaztu dute. 
 
 

Albiste guztiak