pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA
09
Urt
2019

2018KO EGUTEGIKO LEHIAKETA

Abenduko erantzuna:  ZEDROA (Cedrus atlántica)

ABENDUKO erantzuna:  ZEDROA (Cedrus atlántica)

 

Jatorriz, zuhaitz hau Atlas mendikoa da, Aljerian eta Marokon dagoen mendikatea.

Tamaina ertain eta handiko zuhaitz pinaburuduna da; 30 eta 35 metroko altuera har dezake eta enborraren diametroa 1,5 eta 2 metrokoa izan daiteke.

Bere egurra usaintsua da eta adaburua konikoa edo bertikala da. Zedroak hosto iraunkorrak, luzeak (2 eta 4 zentimetro artekoak) eta puntadunak ditu.

Adarrak oso horizontalak dira eta, horregatik, parkeak apaintzeko erabiltzen dira.

Lore txikiak ditu zedroak eta baratxuria gogorarazten duen usain berezia dute. Fruitua hazi hegodun askok osatzen duten kapsula da.

Bizitza luzeko zuhaitzak dira eta 2.000 urte hartzera irits daitezke.

Zuhaitz honen egurra oso erabilia da musika tresnak (gitarrak adibidez), eskulturak eta arkatzak egiteko. 

 

BITXIKERIAK

Egiptoarrek perfumeak egiteko erabiltzen zuten zedroaren olio erretxinaduna eta baita momiak baltsamatzeko prozesuan ere.

Tibeteko fraideek intsentsu gisa erabiltzen zuten olio hori euren tenpluak garbitzeko.

Albiste guztiak