pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Tamaina handiko traste zaharren bilketa
12
Urt
2019

Tamaina handiko traste zaharren bilketa

 Zeintzuk, noiz eta nola atera 

 

Zerbitzu honek altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak eta bolumen handiko etxeko trasteak biltzea du xede.

 

  • Legazpin ostegun gauean atera behar dira.
  • Egutegia errespetatu. Ez atera trasterik ezarritako egutegitik kanpo.
  • Ateratzeko ordutegia: gaueko 21.00etatik aurrera (ez atera lehenago).
  • Utzi trasteak edukiontzien ondoan (edo beira-edukiontziaren ondoan) baina edukiontziaren kontran jarri gabe. Pasabidea ez oztopatu eta edukiontziak erabiltzea ez galerazi.

Kontuan izan!: EZ dira eskonbroak eta obra-hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju...) jasotzen. Ezta ere egurrezko paletak, gurpilak eta hondakin arriskutsuak (bateriak, pinturak, fluoreszenteak...). Eraman garbigunera (Ordizia, Urretxu edo Beasain) edo bestela kontratatu baimendutako garraiolaria.

 

Informazio orria ikusi

Albiste guztiak