Print this page
Otsailaren 12an, bilera LEGAZPIko GIZARTE FOROA
09
Ots
2019

Otsailaren 12an, bilera LEGAZPIko GIZARTE FOROA

Alkohol kontsumoaren prebentzioa, Legazpiko nerabeen artean 

Zer esku-hartze plantea dezakegu Legazpin, Santikutz jaien esparruan?

 

Kaixo, lagunok:

 

Legazpiko Udaletik zuengana zuzentzen gara, Gizarte Foroaren hurrengo bileran parte hartzeko gonbidapena luzatzeko. Bilera hori:

 

Egun horretan 2018ko azaroaren 22ko bileran landutako gaiari heldu nahi diogu berriz ere.

 

Zehazki, bilera hartan azpimarratu zen komenigarria litzatekeela Legazpiko gazteen artean alkohola kontsumitzen hasteko adina atzeratzen lagun dezaketen ekintzak lantzea,

ikuspegi komunitario batetik. Horretarako honakoa proposatzen dizuegu datorren saioan:

 

Bere ikuspegia eta ezagutza eskainiz gurekin izango da AGIPAD Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkartekoPakita Mateos.

 

Proposamen berri hau interesgarria iruditu eta parte hartzera animatuko zaretelakoan, eskerrik asko!

 

  • Otsailaren 12an –asteartea- egingo dugu, 18:30etik 20:00etara, Udaleko Batzar Aretoan.
  • Santikutz jaietan aplika daitezkeen neurri zehatzak elkarrekin diseinatzen hastea, inplikatutako eragile desberdinekin batera
    –familiak, ostalariak, merkatariak, Udala…-.
  • Lanketa horretarako beste saio bat gauzatzea, apirilaren 2an.
  • Aurrekoaz gai, 2019 urterako Gizarte Foroaren ibilbidea irudikatu eta adostea. 

Javier Iraeta Álvarez

Concejal de Acción Social, Igualdad y Cooperación

 

Ikusi kartela