pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Donostia 2016 egitasmoan Legazpi mikro egoitza
19
Aza
2014

Donostia 2016 egitasmoan Legazpi mikro egoitza

Maiatzean makro kontzertuak

Donostia 2016 egitasmoan Legazpi mikro egoitza izateko hitzarmena sinatu du udalak
 
Maiatzean makro kontzertuak izango dira Legazpin
 
Legazpiko Udalak, Legazpiko musika eskolak eta Donostia 2016 egitasmoak hitzarmena sinatu dute, Legazpi Donostia 2016ko mikro egoitza izan dadin. Legazpiko Udalarentzat hitzarmen garrantzitsua izan da aipatutakoa, herriko eragileek merezi duten lekua eta protagonismoa hartuko dutelako.
 
Mikel Mate Donostiako musika eskolako zuzendariak, Kepa Urzelai Legazpiko alkateak eta Aitor Madina Legazpiko musika eskolako zuzendariak sinatu dute hitzarmena. Horren ondorioz, Legazpin herriko eta kanpoko musikariak bilduko dituen makro kontzertuak izango dira 2016ko maiatzaren 6 eta 7an.

Albiste guztiak