pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Guriditegiko zubia irekita ibilgailu guztientzat
07
Mar
2019

Guriditegiko zubia irekita ibilgailu guztientzat

Bukatu dira zubia berritzeko lanak eta dagoeneko irekita dago zirkulaziora.

Guriditegiko zubia eusten duen egitura oso egoera txarrean zegoen eta, hori ikusita, Udalak urgentziaz tramitatu behar izan ditu zubiaren egitura sendotzeko lanak.

 

URA, Uraren Euskal Agentziatik eskuratu beharreko baimen guztiak jaso ondoren, otsailaren 11n hasi ziren aipatu lanak eta 3 astez luzatuko zirela aurreikusi zen.

Lanak amaitu ondoren, egin beharreko karga-probak egin dira. Dena ondo dagoela ikusita, zubia irekita dago jadanik eta edozein motatako ibilgailuak pasa daitezke bertatik.

Hala ere, lanak ez dira erabat bukatu, oraindik babes-baranda jartzea falta delako.

 

Udalak eskerrak eman nahi dizkie Brinkola auzoko Guriditegiko bizilagunei, lanek sortarazitako eragozpenak ulertu eta eskaini duten laguntzagatik.

 

Albiste guztiak