pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

San Nikolasen etorrerarekin irekiko da Gabon garaia
28
Aza
2014

San Nikolasen etorrerarekin irekiko da Gabon garaia

Abenduaren 5ean erronda

Abenduaren 5ean egingo da Legazpin aspaldiko ohiturari jarraituz San Nikolas Erronda. 17:30ean abiatuko da Laubide Kaletik eta Euskal Herria plazan amaituko da. Gaztetxoen jaia izanik, herriko hiru ikastetxeetako ikasleak izango dira errondan parte hartuko dutenak, Musika Eskolako ikasleak musikaz arduratuko direlarik.

Bainan, zergatik ospatzen da San Nikolas?

Bi ohitura nahasten dira gure ospakizun honetan:

 

  • San Nikolas Asian kokatua dagoen Myrako gotzaia zen eta bere inguruan sortutako kondaira baten arabera (ezkontzeko dirurik ez zuten hiru neskei urrezko poltsa bana utzi zien leihoan). Gabon aurretik umeei opariak banatzen dien pertsonai herrikoia bilakatu da (Santa Klaus, Papa Noel).
  • Ikasleen artean gotzaia izendatzearen ohitura, Europan Erdi Aroan ospatzen ziren “zoroen festetatik” dator. Hau da San Nikolas errondan abesten den letraren zentzugabekeria eta euskara – erdara nahasketaren arrazoia.

Albiste guztiak