Print this page
2019-2020 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea.
31
Mai
2019

2019-2020 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea.

Ekainaren 3tik 28ra. Gutxieneko adina 6 urte izango dira.

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan

2019-2020 ikasturtean parte hartzeko

matrikula epea ekainaren 3ean irekiko da.

 

Matrikula egiteko,

horretarako prestatu den matrikula orria bete

eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar;

betiere, ekainaren 28a baino lehen.

 

Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke.

Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek,

irakasleari jakin arazi beharko diote,

eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

 

Taldeak eta ordutegiak

matrikulatutako ikasle kopuruaren eta

euren aukeren arabera antolatuko dituzte.

 

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute;

helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio.

Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan

aritzeko aukera ere izango dute.

 

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2013an jaioak).

Haur horiekin talde berezia egingo da.

 

Ez dago gehienezko adinik.

 

Ikusi ikastaroari buruzko informazioa