Print this page
Biblioporrak 2019
15
Eka
2019

Biblioporrak 2019

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

 Urtero lez, Legazpiko Udal Liburutegiak, liburuak, pelikulak eta musika proposatzen ditu "Biblioporrak 2019" udarako irakur gidan.

 

Adin ezberdinentzako, euskeraz zein erderaz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

 

"Biblioporrak" irakur gida egiten 25 urte dihardugunez, oraingoan eraberrituta dator gainera eta ehundik gora proposamen dakartza, lagunduko dutenak edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrika asebetetzen.

Berriak bezain interesgarriak diren produktuak daude, adinka sailkatuak, eta baita gaurkotasuna galdu ez duten liburuak ere, 25 urte hauetako gidetatik berreskuratu ditugunak, irakurketa ahaztezinak, alegia.

 

 iragarkia ikusi-BIBLIOPORRAK 2019 

 

Gida on-line deskargatzeko:

 

Pdf-an (1,33MB)

Gida on-line ikusteko

 

Gida paperean eskuratzeko, gerturatu liburutegira edo udaletxera.