pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

'Euskara, ospeletik eguterara' ostegunean

Bideo emanaldia eta solasaldia

Kultur Etxean izango da hitzordua, 18:30etik aurrera, eta hiru legazpiar izango dira solaskide

 

 
 
 
Datorren ostegunean, abenduak 11, Euskara, ospeletik eguterara ekimena izango da Legazpiko Kultur Etxean. 18:30ean izango da hitzordua, eta lehenbizi, hizkuntza zapalkuntzaren memoriari buruzko bideo-dokumental bat ikusi ahal izango da. Ondoren, berriz, solasaldia izango da, hiru legazpiarrekin; hain zuzen, Antonio Agirre, Txaro Aztiria eta Felipe Etxeberriarekin.

 

Pertsona horiek euskararekiko dituzten oroitzapenak kontatuko dituzte, eta guztiek botatako ideiekin, euskarak gure udalerrian izandako bilakaera irudikatzen ahaleginduko dira.

 

Ekitaldian emango duten bideo-dokumentala, hain zuzen, Euskal Memoria Fundazioak prestatutakoa da, besteak beste, Euskal Herriko Ahotsak proiektuko hainbat testigantza baliatuta.

 

Euskara, ospeletik eguteraraekimena, bestalde, herriz herri dabil aspaldion. Zenbait udalerritan, dokumentala eskaini eta solasaldia egiten dute; beste batzuetan, berriz, erakusketa ere jartzen dute, hainbat panel baliatuta. Ekimenaren helburua, euskarak jasan duen zapalkuntzaren eta urte hauetan guztietan izan duen bilakaeraren berri ematea da.

 

Ostegunean Legazpin izango den hitzorduak ateak irekita izango ditu euskarari buruzko kezka eta jakin-mina duen edonorentzat.

Albiste guztiak