Print this page
Eskuratu oharrak idazteko liburuxka!
04
Uzt
2019

Eskuratu oharrak idazteko liburuxka!

Udal, Foru eta Europako hauteskundeen ondoren

hautagai-zerrenden 40 kaxa gelditu ziren soberan, 240.000 boto-txartel.

Beste modu batera esanda,  420 kg paper bota behar genuen edukiontzi urdinera.

 

Legazpiko Udalak paper horri bigarren erabilera ematea erabaki du

eta oharrak idazteko  liburuxkak prestatu ditu.

 

Oharrak jasotzeko liburuxka bat behar izanez gero,

udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eskura dezakezu.