pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Arantzazura Erromesaldia.
18
Abu
2019

Arantzazura Erromesaldia.

Datorren irailaren 8an, urtero bezala Legazpik Arantzazun du hitzordua.

Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7,30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino.

Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Amabirjinaren iturrian salda eta txorixoa egongo da eta. Bestea 10:00 izango da Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen  autobus geltokitik irtengo da.

 

Herri bazkaria Arantzazuko Santutegia Hotelean izango da 14:00tan eta bazkarirako txartelak 20€ren truke Udaletxeko HAB zerbitzuan egongo dira salgai.

 

Menua

Bueltan etortzeko autobusa 17:30etan izango da.

 

Autobus zerbitzua erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.

Albiste guztiak