Print this page
Haurren uda ikastaroa.
23
Uzt
2019

Haurren uda ikastaroa.

Bizikleta edo patinetea hartu eta Mirandaolara!

Mirandaolara joan dira gaur uda ikastaroko LH-ko 9 taldeak.

Batzuk bizikletan, beste batzuk patinetean, goizeko 10:00etan abiatu dira udaltzainen laguntzarekin.

 

Mirandaolan hainbat jolas egin eta gero, eguerdirako itzuli dira denak.

 

Bitartean, HH-5eko taldeek uda osasungarriari buruzko lantegia egin dute plazan minbiziaren aurkako elkarteko begiraleekin eta HH-4ko taldeak Brinkolara joan dira trenez, ogiaren txokora.

 

Bi egun falta dira aurtengoari agur esateko eta haurrak ezin hobeto ari dira pasatzen.

 

Ikusi argazkiak

Ikusi bideoa