pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azkenik, begirale ikastaroa egingo da
23
Uzt
2019

Azkenik, begirale ikastaroa egingo da

Plazak bete arte matrikulazioa zabalik 

Azkenik, Aisialdiko Begirale ikastaroa egingo da.

Hori dela eta, irailaren 13ra arte edo plazak bete arte

matrikulazioa zabalik egongo da.

Aukera emango zaie datorren urtean 18 urte beteko duten gazte guztiei,

Legazpikoa izan edo ez.

 

Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzeko

Urtxintxa aisialdi eskolak emango duen ikastaroak

150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak ditu

eta euskaraz izango da.

 

Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da,

urritik maiatzera bitartean: 19 larunbatetan (9:00-15:00), eta

Gabonetako 4 egunetan (9:00-15:00).

Baita otsaileko asteburu batean ere,

Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean.

Ikus ezazu ikastaroaren egutegia

 

 

Matrikulazioa

Ikastaroaren matrikula445 eurokoa da.

Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.

Ordainketa 2 zatitan egin daiteke.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

Matrikulazioa irailaren 13ra arte egin daiteke

Legazpiko Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.

Tel.: 010 herritik / 943 73 70 30 herritik kanpo.

Dokumentazioa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-postara ere bidal daiteke,

baina konfirmazioa izan arte ez da plazarik bermatuko.

Albiste guztiak