pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gazteentzako nazioarteko txartelak
30
Uzt
2019

Gazteentzako nazioarteko txartelak

Kultur Etxeko Harreran irailaren 2tik aurrera

edo posta bidez etxean

 

Gazteentzako deskontuak eskaintzen dituzten nazioarteko txartelak

Legazpiko Kultur etxeko Harreran eskuratu daitezke.

Abuztuan itxita egongo da, baina irailaren 2tik aurrera,

arratsaldeko 14:30etik 20:30era zabalik egongo da.

 

Txartela batzuk On-line eska daitezke

eta 8 egunen buruan etxean jaso daitezke;

edo nahiago nahi izanez gero, baimendutako bulegoetan,

gure kasuan Legazpiko Kultur etxeko harreran jaso daitezke.

 

Baimendutako bulego baten bidez jaso behar diren txartelak honakoak dira:

  • Nazioarteko ikasle txartela (ISIC)
  • Nazioarteko irakasle-txartela (ITIC)
  • Nazioarteko gazte-txartela GO-25 (YIIC)
  • Nazioarteko aterpekide-txartela-ren modalitate hauek:
  • Aterpekide-Familientzat;
  • Aterpekide-Taldeentzat

 

On-line eskatu daitezkeenak eta 8 egunen buruan posta bidez

etxean jaso daitezkeenak beste hauek dira:

  • Nazioarteko aterpekide-txartela-ren modalitate hauek:
  • Aterpekide-Gaztea Gazte-txartelarekin
  • Aterpekide-Gaztea
  • Aterpekide-Heldua

 

Gazte-txartelak berezitasun bat du:

derrigorrez On-line eskatu behar da

eta eskatzaileek posta bidez etxean jasoko dute.

 

Txartel-mota desberdinak

 

Nazioarteko txartelen bitartez, abantaila eta deskontuak lor daitezke.

Gainera, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota

erosketa merkeagoak egiteko aukera eskaintzen dute.

 

Jarrain, txartel-mota bakoitzaren inguruko informazio zehatza:

Zertarako balio duten eta zer behar da horiek ateratzeko.

 

 

Nazioarteko Ikasle-txartela edo ISIC (International Student Identity Card)

ISIC txartela mundu osoko edozein herrialdetan erabil daiteke.

Berarekin, deskontuak eta zerbitzu bereziak izango dituzte 125 herrialdeetan,

garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan.

Bere abantailez gozatzeko nahikoa da baldintza bakar bat betetzea:

Dedikazio osoz ikaslea izatea.

  • Adina: 12 urte baino gehiago. Ez dago gehienezko adin-mugarik.
  • Tasa: 9 euro.
  • Zer behar da txartela ateratzeko ? Nortasun agiria, argazki bat;
    matrikula egin izana egiaztatzen duen agiria; eta tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelaren iraupena: eskola-urtea irauten du
    eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere.

 

Nazioarteko Irakasle-txartela edo ITIC(International Teacher Identity Card)

ITIC txartela ofizialki onartutako ikastetxe batean

irakasle gisa kontratatutadaudenek atera dezakete.

Berarekin, deskontuak eta zerbitzu bereziak izango dituzte 125 herrialdeetan,

garraio, ostatu, museo, kulturgune, antzoki eta beste hainbat lekutan.

  • Tasa: 9 euro
  • Zer behar da txartela ateratzeko? Nortasun agiria, argazki bat;
    onartutako ikastetxe batean irakasle gisa dihardutela egiaztatzen duen agiria.
  • Txartelaren iraupena: eskola-urtea irauten du
    eta baita hurrengo urteko irailetik abendura bitarteko hilabete tartea ere.

 

Nazioarteko Go-25 txartela edo IYTC(International Youth Travel Card)

Go-25 txartela 31urtetik beherako gazteei zuzenduta dago
(lehen 26 urtetik beherakoentzat zen).

Txartel honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta deskontu izango dituzte.

  • Adina: 14 eta 31 urte bitarteko adina.
  • Tasa: 9 euro
  • Zer behar da txartela ateratzeko? Nortasun agiria, argazki bat;
    eta tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelaren iraupena urtebetekoa da.

 

Nazioarteko Aterpekide-txartela

Aterpekide-txartelak ez ditu deskontuak eskaintzen,
baina bai adin guztietako pertsonek nazioko zein atzerriko aterpetxeetan har dezaketeostatu.

  • Mota guztietako aterpekide txartelak urtebete irauten du.

 

Mota ezberdinak daude:

  1. Aterpekide-Gazteentzat, Gazte-txartelarekin
  2. Adina:14 eta 30 urte bitartean.
  3. Tasa: 2,5 euro.
  4. Posta bidez 8 egunen buruan etxean jasotzeko aukera:
    Aldez aurretik Gazte-txartela izanez gero.
  5. Aterpekide-Gazteentzat
  6. Adina: 14 eta 30 urte bitartean.
  7. Tasa: 5 euro.
  8. Posta bidez 8 egunen buruan etxean jasotzeko aukera:
    Aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteriak egindako txartelen bat izanez gero.
  9. Aterpekide-Helduentzat
  10. Adina:30 urtetik gora.
  11. Tasa: 10 euro.
  12. Posta bidez 8 egunen buruan etxean jasotzeko aukera.
  13. Aterpekide-Familientzat
  14. 16 urtetik beherako seme-alabadun familia-unitatea.
  15. Tasa: 18 euro.
  16. Aurkeztu beharreko agiria: Familia liburua.
  17. Ez dago txartel-mota hau posta bidez jasotzeko aukerarik.
  18. Aterpekide-Taldeentzat
  19. Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  20. Tasa: 16 euro.
  21. Aurkeztu beharreko agiria: Kideen izenak.
  22. Ez dago txartel-mota hau posta bidez jasotzeko aukerarik.
  23. Aterpekide-Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzako Gazte-Elkarteen Erroldan izena emandako taldeentzat
  24. Gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  25. Tasarik ez da ordaindu behar.
  26. Txartel hau doan eskuratzeko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako Gazte-elkarteen Erroldaren ziurtagiria aurkeztu behar da.
  27. Ez dago txartel-mota hau posta bidez jasotzeko aukerarik.

 

Gazte-txartela edo IYTC (Carné Joven Euskadi -International Youth Travel Card)

 

Gazte-txartelak Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan balioa izateaz gain,

Europan ere balio du. Europako 38 herrialdeetan

eta beste autonomia-erkidegoetan goza dezakezu eskaintzen dizkizun abantailez.

Mundu osoan bidaian laguntza emateko doako asegurua du barne hartuta,

aseguratutako pertsonaren ohiko etxebizitzatik 30 kilometro zenbatzen hasita.

Gazte-txartela Europa-mailan homologatuta dagoen gazte-txartel bakarra da,

European Youth Card Association (EYCA) delakoaren mendekoa delako.

  • Adina: 14 eta 29 urte bitarteko adina eta Euskadin erroldatuta izatea.
  • Tasa: 6 euro.
  • Zer behar da txartela ateratzeko? Nortasun agiria.
  • Txartelaren iraupena: titularrak 30 urte betetzen dituen hilabetera arte.

 

Bukatzeko, ikusiko zenuten bezala, txartela batzuk ikasturtearekin lotura dute

beraz, ikasturtearen hasieran ateraz gero,

probetxu handiagoa aterako diezue txartela hauei:

  • Nazioarteko ikasle txartela (ISIC)
  • Nazioarteko irakasle-txartela (ITIC)

Gainontzeko beste txartelak urtearen edozein unean atera daitezke,

iraupena urtebetekoa baita.

Albiste guztiak