pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Garaguneko kideen Gabonetako apaingarriak
10
Abe
2014

Garaguneko kideen Gabonetako apaingarriak

Jarri dira udaleko balkoian

Norbaitek gogoan al du aurtengo inauterietan zeinen dotore egon diren udaletxeko balkoiak? Benetan ikusgarri. Garaguneko kideak dira "errudunak". Material birziklagarriekin egindako apaingarriekin txukun asko utzi zuten balkoia. Orain, berriz ere, helburu berari heldu diote, eta euren esku hartu dute Gabonetako apaingarriak diseinatu eta egiteko lana.
 
Urriaren 15ean hasi ziren lanean, eta Legazpiko zenbait jatetxetan erabilitako plastikozko ur botilak berrerabiltzen ari dira. Izugarrizko lana hartzen dute; eta ondorioz, behin eginda, apaingarriak urtero-urtero udaletxea edertzeko erabiltzea da helburua.
 
Nola edo hala, proiektu honi esker, Legazpiko Garaguneko kideen eta herritarren arteko parte-hartzea sustatzea bilatzen da; azken batean, beraien lanarekin, oso ekarpen polita egiten baitiote gure herriari. Bide beretik, herritarrak sentiberatzea ere bilatzen da, eta udalerrian funtsezkoak diren zenbait ekimen eta arlotan Garagunekoek duten parte-hartzea aintzat hartzea. 

 

Albiste guztiak