Print this page
Nerabeentzako Zerbitzua oporretara doa
30
Uzt
2019

Nerabeentzako Zerbitzua oporretara doa

Irailaren 5etik Gazte-txokoa zabalik

 

Nerabeentzako Zerbitzua oporretara doa.

Udan ohiko dinamika apurtu da,

zerbitzua arratsaldearen partez goizean eskainiz,

baita jarduera desberdinak eginez ere.

Besteak beste, honakoak garatu dituzte:

  • Uztailaren 2tik 4ra bitartean, 33 lagunekin Madrilera irteera.
  • Uztailaren 8an, Uztakaleko jolas parkearen tailerren dinamizazioa
    15-18 proiektuko 12 lagunekin.
  • Uztailaren 9an, nerabeen topaketa 40 lagunekin
    eta Uztakaleko parkourrean parte-hartzea 20 lagunekin.
  • Uztailaren 9tik 12ra bitarteko astean, 15 lagunekin

Gazte-txokoko topagunea, bideo-gela eta sarrerako atearen margotze-lanak.

  • Uztailaren 12an, bazkaria margotze lanetan aritu ziren 15 lagunekin.
  • Uztailaren 16an, atseden gelaren zorua egokitzea eta bazkaria,
    10 laguneko talde batekin.
  • Uztailaren 19an, agur-gosaria 13 lagunekin.

 

Irailean hezitzaileen taldea lanera itzuliko da.

Irailaren 3an eta 4an,

oporren ondorengo hartu-emanetan murgilduko dira

Gizarte sareetan eta Kalean;

eta irailaren 5etik aurrera ohiko ordutegian

Gazte-txokoa zabalik egongo da.

Agorreko Santikutzak pasa arte

ez da asteburuetan irekiko.

 

Bitartean, oporrak ondo igaro

eta irailean nerabeei arreta eskaintzeko prest

izango gara Nerabeentzako Zerbitzuan!!