pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Begirale ikastaroaren matrikulazioa zabalik
19
Abu
2019

Begirale ikastaroaren matrikulazioa zabalik

Irailaren 13ra bitartean

Irailaren 13ra bitartean

 

Aisialdiko Begirale ikastaroaren matrikulazioa zabalik dago

irailaren 13ra bitartean.

Datorren urtean 18 urte beteko duten gazte guztiek parte hartzeko aukera dute,

Legazpikoak izan edo ez eta plazak bete arte.

 

Eusko Jaurlaritzako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua lortzeko

Urtxintxa aisialdi eskolak emango duen ikastaroak

150 ordu teorikoak eta 160 ordu praktikoak ditu

eta euskaraz izango da.

 

Ikastaroa Legazpiko Kultur etxeko areto nagusian egingo da,

urritik maiatzera bitartean: 19 larunbatetan (9:00-15:00), eta

Gabonetako 4 egunetan (9:00-15:00).

Baita otsaileko asteburu batean ere,

Pasaiako Arrokaundieta aterpetxean.

Ikus ezazu ikastaroaren egutegia

 

 

Matrikulazioa

Ikastaroaren matrikula445 eurokoa da.

Aterperainoko garraioa ez da prezio horren barruan sartzen.

Ordainketa 2 zatitan egin daiteke.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

 

Matrikulazioa irailaren 13ra arte egin daiteke

Legazpiko Udaletxeko Herritarrentzako Arreta Bulegoan.

Ordutegia: 7:30etik 15:00etara.

Tel.: 010 herritik / 943 73 70 30 herritik kanpo.

Dokumentazioa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-postara ere bidal daiteke,

baina mezuaren erantzuna beharko da,

onartuta dagoen jakiteko.

Albiste guztiak