Print this page
Alkatea Gizarte-zentroan ere egongo da.
13
Ira
2019

Alkatea Gizarte-zentroan ere egongo da.

Datorren irailaren 16tik aurrera alkateak herritarrak hartuko ditu baita Gizarte-zentroan ere.

Gaur egun alkateak ostegun goizetan hartzen ditu herritarrak udaletxeko bere bulegoan. Arratsaldean ezin ditu herritarrak hartu udaletxea itxita egoten delako.

 

Badakigu pertsona batzuentzako oso zaila dela goizetan udaletxera joatea eta hori kontuan hartuta herritarrak hartzeko ordutegia zabaldu nahi izan du alkateak.

Hortaz, aurrerantzean, astelehen arratsaldeetan, 16:00etatik 18:00etara, alkatearekin egoteko aukera izango dute herritarrek.

 

Alkatearekin hitz egin nahi duenak 010 telefono zenbakira deituta edo udaletxeko herritarrentzako Arreta bulegora joanda har dezake txanda.

Orain herritarrak aukeratuko du alkatearekin noiz egongo den, astelehen arratsaldean Gizarte-zentroan edo ostegun goizean udaletxean.

 

Udal irekia eta modernoa izateko lanean ari gara eta, horretarako, ezinbestekoa da elkarrekin egoteko guneak sortu eta eskaintzea,

legazpiar guztiek izan dezaten bere kezkak eta hobetzeko proposamenak alkateari azaltzeko aukera.