pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Gizarte langilea kontratatuko da 6 hilabetetarako, lanaldi osoa.
16
Ira
2019

Gizarte langilea kontratatuko da 6 hilabetetarako, lanaldi osoa.

Urola garaia mankomunitatearen bitartez, legazpiko udalak enplegua sustatzeko diru-laguntza jaso du  lanbidetik.

Gizarte langilea kontratatuko du 6 hilabetetarako; lanaldi osoa.

 

LANBIDEN izena emateko epea irailaren 17an hasiko da eta irailaren 27an bukatuko da.

 

1. Kontratazioa:

Legazpiko Udalak sei hilabeteko lanaldi osoko  kontratazio bat egingo du. Zehazki, ondorengo lanbide-profila izango duen pertsona kontratatuko da:

 

* Gizarte langilea: Gizarte lanetan Diplomatua edo Gradoa.

 

2. Kontratatuko diren pertsonen baldintzak:

Kontratatuko den pertsona Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandakoa izango da eta bertan enplegu-eskatzaile gisa azalduko da. Halaber, gizarte langile gisa gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izan beharko du. Modu berean, honako hizkuntza eskakizuna bete behar du: Hizkuntzen Europako erreferentzi markoaren B2.

 

Modu berean, ondorengo kolektiboetako batekoa izango da:

  • 35 urteko edo hortik beherako langabeak.
  • 45 urtetik gorakoak, enplegu-eskatzaile gisa eta langabezia egoeran gutxienez 6 hilabete daramatzatenak.
  • 55 urtetik gorakoak.
  • Iraupen luzeko langabeak (Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurreko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dutenak).
  • Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak (diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak, beren elkarbizitza-unitateko kideak, desgaitasunen bat dutenak, genero-indarkeriaren emakumezko biktimak,…).

 

3. Kontratatuko den pertsona aukeratzea:

Aukeraketa prozesua, aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta Lanbidek kudeatzen duen lan-eskeintzan izena eman duten pertsonen artean egingo da.

Aukeraketa egiteko ondorengo baremoa erabiliko da:

  • Emakumea: 3 puntu.
  • 55 urtetik gora: 6 puntu.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra: 3 puntu.
  • Iraupen luzeko langabea: 3 puntu.
  • Eskuratutako esperientzia eskatutakoa (6 hilabete) baino handiagoa bada: 6 hilabeteko puntu 1, gehienez 3 puntura arte (esperientzia 2 urtekoa edo gehiagokoa denean jasoko diren puntuak).

 

Berdinketa emanez gero, lehentasuna adinez nagusienak izango du.

 

Albiste guztiak