pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udal Euskaltegiko ikastaroetan izena ematea
12
Abe
2014

Udal Euskaltegiko ikastaroetan izena ematea

 abenduaren 17 arte

Ikastaroak baliagarriak dira EGA edo 3. mailako azterketak prestatzeko

 

Legazpiko Udal Euskaltegiak, besteak beste, EGA eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu urtarriletik ekainera bitarte. Horietan izena emateko epea abenduaren 17an, asteazkena, amaituko da.

 

Izena emateko 3 aukera daude: euskaltegiko telefono zenbakira deituta (943731167), Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edo euskaltegira bertara joanda (Nafarroa kalean, 09:00etatik 13:00etara).

 

Ikastaroak astean 3 egunetan emango dira, arratsaldez, egunean 2 ordu.

 

Interesdunek lehenbailehen jo beharko dute aipatutako bideetara, plaza guztiak bete aurretik.

Albiste guztiak