pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erreka Eguna 9:30etan hasiko da.
25
Ira
2019

Erreka Eguna 9:30etan hasiko da.

Datorren larunbatean, hilak 28, aurtengo Erreka Eguna izango da.

Parte hartuko duten pertsonei mesedez eskatu nahi diegu 9:30etan ager daitezela Euskal Herria plazan,

garbiketa-lanak puntu-puntuan hasteko.

 

100 legazpiar baino gehiagok eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin,.. eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko.

Taldeka lan egingo dute, Saturnino Telleriako errotondan hasita eta Brinkolaraino.

Urtatza erreka ere garbituko dute.

Ikusi zein taldetan zauden!

Zein taldetan zauden kontsultatu eta nola joango zaren antolatu.

Eta nola ez, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitera animatu nahi zaituztegu.

 

KONTUTAN HARTZEKOAK

 

  • Partaide bakoitzak uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman beharko ditu!
  • Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!
  • Izena eman gabe gerturatzen bazara, guri jakinarazi behar diguzu Istripu-aseguruan sartzeko.
  • Erraz hartzeko moduan dagoen zaborra jaso behar da, arriskurik sortu gabe.
  • Hondakinak kolore desberdinetako bi poltsatan bereiziko dira:
    • Horia: plastikozko ontziak, tetrabrik ontziak  eta latak.
    •  Berdea: bestelako hondakinak
  • Garbiketa-lanak 12:30etan emango ditugu bukatutzat.
  • Ondoren, hamarretakoa eskainiko zaie parte hartzaileei azokako arkupeetan.
  • Eskuzorroak jaso eta garbitu egingo dira, hurrengo urteetan berriro erabiltzeko asmoz.
  • Hamarretakoan edalontzi eta plater berrerabilgarriak erabiliko ditugu. Mesedez, erabili ondoren, antolatzaileeieman.

Albiste guztiak