pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko mintzalagunak martxan.
26
Ira
2019

Legazpiko mintzalagunak martxan.

eta zu zer?

  • Euskara praktikatzeko ez duzu aukerarik?
  • Euskara ikasi duzu, baina ez duzu erabiltzen?
  • Lasaiago sentitu nahi duzu euskaraz hitz egitean?

 

Bada, etorri mintzalagunekin eta gozatu, egin lagun berriak eta praktikatu gure hizkuntza!

 

2019-2020 ikasturtea martxan jartzen ari gara Legazpiko Mintzalagunok eta datorren asteartean Kultur etxean elkartuko gara.

Aurtengoan nahi dugu herriko jende gehiago erakarri proiektura eta, horregatik, gonbidatu nahi zaitugu mintzalaguna bertatik bertara ezagutzera.

 

Datorren asteartean elkartuko gara, urriaren 1ean, arratsaldeko 19:30ean. Kultur etxeko Aretoan elkartuko gara eta meriendatxoa ere izango dugu.

Mintzalaguna zer den ezagutu nahi  baduzu edo parte hartzeko gogoz bazaude,

 

etorri beldurrik gabe!

Eta norbait ezagutzen baduzu parte hartzeko prest,

 

ekarri zurekin!

 

Ikusi kartela

Albiste guztiak