pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XVII. Pintura Lehiaketak baditu saridunak.
01
Urr
2019

Joxe Martin Etxeberria Kaleko XVII. Pintura Lehiaketak baditu saridunak.

Leticia Gaspar bilbotarra izan zen irabazle eta herritarren saria Felix Flamarique iruñarrak eraman zuen.

8 margolarik erantzun zioten

Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak

joan den irailaren 28rako

egin zuten deialdiari.

Hala ere, 7 izan ziren epaitu zirenak,

partaideetako batek lehiaketa erdian

alde egin behar izan baitzuen.

Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,

Eta erakusgai egon ziren 5:00ak arte

Udaletxe aurrean.

Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen

Eta epaimahaiaren saria, 800€takoa,

Leticia Gaspar bilbotarrarentzat izan zen,

Industria paisaia jasotzen duen lanarengatik.

Herritarren saria, 350€,

Iruñeako Felix Flamariquerentzat izan zen.

Honek Mirandaola margotu zuen.

Herritarren saria aukeratzeko,

 

198 herritarren eman zuten bozka

Eta 92 jaso zituen Felix Flamariqueren lanak.

Albiste guztiak