pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Itxita kiroldegiko bi igerilekuak.
01
Urr
2019

Itxita kiroldegiko bi igerilekuak.

Joan den ostiralean amuarrainak agertu ziren hilda ibaian.

Joan den ostiralean, arratsaldeko laurak inguru, Bikuña txiki parean Urola ibaian hildako amuarrainak zeudela jakin genuen.

Berehala abisatu zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiko ibaizanari eta hark Urola ibaia ikuskatu ondoren, 20 amuarrain hilda zeudela egiaztatu zuen.

 

Bai alkatea, bai kiroletako zinegotzia, amuarrainak agertu ziren zonaldera joan ziren eta ibaizainak igerilekuko uragatik kutsadurarik antzematen ez zela esan zien.

Hala ere, bere kezka adierazi zuen, baimenarekin egiten den igerilekuko ur isurketa dela-eta. Astero igerilekuko uraren % 5 berritu behar da eta Uraren Euskal Agentziak (URA) baimena eman du horretarako.

Ura berritzen denean arazketa-iragazkiak garbitzen dira.  Urola ibaira isuri aurretik, ur horri kloroa kentzeko tratamendua aplikatzen zaio eta horixe da egiten den isurketa bakarra, joan den 2016an egon zitezkeen ur-irteera guztiak itxi eta gero.

 

Gogora ekarri nahi dugu orain dela hiru urte, 2016ko abuztuaren 4an, igerilekuko ura isuri zela ibaira eta isurketaren ondorioz 24 amuarrain hil ziren.Urte hartan Udalak isuna jaso zuen horregatik eta oso larritzat jo zen arau-haustea.

Ez dakigu aurreko ostiralean hilda agertu ziren amuarrainak zergatik hil ziren baina Legazpiko Udalak Urola ibaia babesteko obligazioa du eta igerilekuak ixteko agindua eman du,

harik eta Urola ibaira egindako isurketak bukatu eta ur hori Gipuzkoako Uraken kolektorera isuri arte.

 

Hartutako erabakiak bi udal igerilekua erabiltzen duten pertsonei eragiten die zuzeneaneta horregatik Udalak, ezer baino lehen, barkamena eskatu nahi die baina, era berean,

gure Urola ibaia babesteko hartu behar izan duen erabaki uler dezatela eskatzen die.

Albiste guztiak