Print this page
Ekimen solidarioetarako dirua biltzeko xedeaz tapoi bilketa.
06
Urr
2019

Ekimen solidarioetarako dirua biltzeko xedeaz tapoi bilketa.

Berriro ari gara plastikozko tapoiak jasotzen Udaletxean.

Azken urteetan Ordizia eta Legazpiko garaguneak ekimen solidarioetarako dirua biltzeko xedeaz tapoi bilketan aritu gara bertako nahiz inguruko pertsonekin elkarlanean.

 

Bilketa honen helburu nagusia gaitz gutxitudun baten bizi kalitatea hobetzean zetzan. Gainera, garagunearen kasuan ekimen honek urritasun intelektualdun pertsonen inklusio soziala sustatzea ahalbidetu du. Astero denda, taberna, heziketa zentru, empresa, elkarte… ezberdinetara joateak pertsona hauen bisibilizazioan, bizitza sozialean parte-hartzean, harreman berrien sortzean, edota rol social berri baten sortzean lagundu du: boluntariotza informalean. Gainera, abiapuntu honetatik ekarpen berriak sortu dira, pertsona hauen bizi kalitatea hobetu dutenak.

 

Duela hilabete batzuk, familia batek ekimen solidario berri bat abian jarri zuen Beasainen, Nacex-ekin elkarlanean, mezularitzako empresa. Kasu honetan, tapoi bilketa honek Dent gaixotasuna ikertzeko dirua biltzea dauka helburutzat.  Oso arrarotzat jotako gaitz genetikoa da, X kromosoman gertaturiko mutazio batek sortua eta giltzurrunen ohiko funtzionamenduan eragiten duena.

 

Asdent da gaitz honen diagnostikotik abiatuz sorturiko elkartea, Bartzelonan duena egoitza.

 

Proposatzen den kolaborazioa Nacex-en egoitzan bertan (San Inazio kalea, 14   Beasain, en 08:00–14:15; 15:45–20:00 bitarte), eta Ordizia (Urdaneta 76, teléf.: 943 88 00 57) eta Legazpiko garaguneetan (Aizkorri 16, teléf.: 943 73 72 98), 9:30-17:00ak bitarte  plastikozko tapoiak uztean oinarrituko litzateke. Modu honetan, bi garaguneetatik orain arteko puntuetatik pasako ginateke tapoiak hartzera. Bolumena oso handia balitz, bilketarako beste aukera batzuk aztertuko lirateke.