Print this page
Legazpi-Oñati mikrobus zerbitzua.
08
Urr
2019

Legazpi-Oñati mikrobus zerbitzua.

Urriaren 9tik aurrera Legazpitik Oñatira zuzenean joango den mikrobusa egongo da.

Oñatiko Olaran erreka zeharkatzen duten lau zubi birgaitzeko lanak hasi dira eta beraz, GI 2630 errepidea itxita egongo da lau hilabetez.

 

Horren ondorioz, Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate ibilbidea egiten zuen DG04 Lurraldebuseko linea etenda geratu da eta Legazpiko eta Oñatiko Udalek bi udalerriak,

Oñatiko Olabarrieta auzoko landa-bideak zeharkatuz, lotuko dituen mikrobus zerbitzua jartzea proposatu zioten Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuari.

Garraio publikoaren zerbitzua eskaintzen duen Lurraldebus enpresak ez du ibilbide hori egiteko ibilgailu egokirik eta Legazpiko eta Oñatiko udalek bi udalerriak lotuko dituen behin-behineko zerbitzua ezartzeko baimena lortu dute.

Zerbitzu hori Goierri Bus SL enpresaren mikrobus batekin eskainiko da eta Oñatiko udalaren baimena du Olabarrieta auzoko landa-bideak zeharkatzeko.

 

Zerbitzua GI 2630 errepidea ireki eta DG04 Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate linea berriro martxan jarri arte eskainiko da eta doakoa izango da bi udalerritako bizilagunentzako.

Hona hemen mikrobusaren ordutegia eta ibilbideak:

 

Ikusi mikrobusaren ordutegia eta ibilbideak