Print this page
Ingurumen kudeaketa.
10
Urr
2019

Ingurumen kudeaketa.

Udaletxeko bulegoek Ekoscan auditoria gainditu dute.

Ekoscan lan-sistemaren bidez udalak urtero identifikatzen du zer hobetu daitekeen ingurumen arloan eta, ondoren, hobetzeko ekintzak ezartzen ditu eta lortutakoa ebaluatzen du.

 

Urtero ikuskari batek egindakoa egiaztatzen du.

Hauek izan dira aurten  baloratu diren gaiak:

  • Erabilitako bolalumak eta idazteko beste materialak gaika biltzeko sistema bat ezarri da, ondoren enpresa batek birzikla ditzan.
  • Led bonbillak jarri ondoren, hainbat bulegotan energiaren % 34 aurreztu da.
  • 2018ko Olentzero Azoka antolatzeko garaian ingurumena zaintzeko irizpideak hartu ziren kontuan. Adibidez: postuak osatzeko berrerabilitako paletak erabili ziren,
  • poltsak eta kartelak paper berziklatuarekin egin ziren, PVC-rik gabeko pankartak, berrerabilitako plastikozko botilekin egindako apaingarriak,
  • energiaren kontsumoa minimizatu zen (eskuz funtzionatzen zuen noria bat ekarri genuen, ez ziren argi osagarriak erabili…), produktu ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak kartelen bitartez bereiztu ziren...
  • Legazpira bizitzera datozen pertsonei hondakinei buruzko onarrizko informazioa emateko orri bat prestatu genuen, herritarren laguntzarekin. 

        Beste herri batzuk guk egindako lanean oinarritu dira beraien informazioa egokitzeko.

        Legazpiko udalaren web orrian dago eskuragarri, 6 hizkutzatan:

Ikusi  informazio orria

 

  • Kontratazio agirietan ingurumen irizpideak ezartzea.
  • Jaietan erabiltzen diren edalontzi eta plater berrerabilgarriak mantentzea eta hobetzea.

 

Euskal Herria plazako udal bulegoetako birziklatze-tasa % 99,4koa da.

2020. urteari begira paper eta energiaren kontsumoa murriztea da erronka berria.