Garbiketa eta sasiak kentzeko lanak direla eta bizikletentzako I05 010F (Urretxu-Legazpi) bidea itxita egongo da. Lan hauek egiten ari diren bitartean erabiltzaileentzako arriskuak sortu daitezke, harri edo bestelakoak eror daitezkeelako, eta horregatik 8:00etatik 17:30etara bidegorria ixtea erabaki du Legazpiko Udalak.