Print this page
Legazpi-Oñati mikrobus zerbitzua Zumarragara eta Zubillagara iritsiko da.
22
Urr
2019

Legazpi-Oñati mikrobus zerbitzua Zumarragara eta Zubillagara iritsiko da.

Asteazkenetik, urriaren 23tik aurrera bi mikrobusek eskainiko dute zerbitzu berria.

Joan den urriaren 9an, Legazpiko eta Oñatiko Udalek bi herriak lotzen dituen mikrobus zerbitzua jarri zuten martxan.

Aldi baterako zerbitzua izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuaren baimena du.

 

Hasierako akordio horri Zumarragako Udala atxiki zaio orain eta zerbitzu berria Zumarragara eta Zubillagara iritsiko da bi mikrobus erabiliz.

Horregatik, bihartik, urriaren 23tik aurrera ibilbide luzeagoa egiteko aukera egongo da Zumarraga-Legazpi-Oñati-Zubillaga zerbitzua eskainiko duten bi mikrobusekin.

Aipatu zerbitzua GI 2630 errepidea ireki eta Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate ibilbidea egiten duen DG04 linea berriro martxan jarriko den arte eskainiko da.

Zerbitzu berria Goierri Bus SL eta Apaolaza Autobusak SL enpresen mikrobusekin eskainiko da.

 

Ikusi mikrobusaren ordutegia eta ibilbideak