Print this page
Euskal Jolasen festa familian, urriaren 26an.
23
Urr
2019

Euskal Jolasen festa familian, urriaren 26an.

Izenematea On-line, urriaren 24ra arte.

Sorgintxulo Aisialdi Taldeak, Hezkuntza zerbitzuaren eskariari erantzunez,

datorren larunbatean, urriaren 26an, Euskal Jolasen Festa egingo du,

arratsaldeko 17:00etan, Euskal Herria plazan.

Eguraldi txarrarekin, Azokan.

 

Familiei zuzenduriko ekintza da honakoa.

Helburua haurrak eta gurasoak elkarrekin,

jolasean eta kantuan aritzea da.

Hauxe 14.edizioa da.

 

4 urtetik LH-4. mailara arteko haurrek eta beraien aita-amek

har dezakete parte.

Ordu bete pasatxo igaroko dute jolasean

eta hainbat jolas eta kantu ikasiko dituzte,

ondoren praktikan jar ditzaketenak.

 

Izenematea On-line, urriaren 24ra arte

 

Orain arte izenematea ikastetxeen bidez egin den arren,

oraingoan On-line egingo da, udaletxeko webgunearen bidez,

urriaren 24ra arte.

 

Gurasoek eta seme-alabek izenemate bakarra egin beharko dute.

Haurrek bakarrik ezingo dute izenik eman.

Hau da, haur guztiak pertsona heldu baten ardurapean egongo dira.

 

 Izenematea 

Sorgintxulok burutuko duen ekintza hau

Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programarenbarruan kokatzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena.

Aurrera eraman duten azken jarduera Trikornio txapelketa izan da.

Hurrengo hilabetetan honakoak egingo dituzte:

Txuri Urdin izotz jauregira irteera eta Lakiolara irteera.

 

Ikusi kartela