pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hainbat jatetxe eta tabernetan “Etxeko Ura”
15
Abe
2014

Hainbat jatetxe eta tabernetan “Etxeko Ura”

Pitxar bat irabazteko lehiaketa

Legazpiko hainbat jatetxe eta tabernetan “Etxeko Ura” eskatzeko aukera izango duzu
Taberna edo jatetxe batean iturriko ura eskatzeak lotsa eman dizu? Erantzuna baiezkoa bada, grifoterapia probatu beharko zenuke.

https://www.youtube.com/watch?v=A-IkhccFBlA

Trauma horri lehenbailehen egin nahi badiozu aurre, begiratu zein taberna edo jatetxek egin duten bat “Etxeko Ura” kanpainarekin Legazpin:

 

-Goiherri jatetxea: Urtatza kalea, 1- 943 081 268
-Aitxuri jatetxea: Urola kalea 8- 943 730 600
-Katilu Taberna KTL: Plazaola kalea 12, Azoka Plaza- 943 081 198

 

Horrez gain pitxar bat irabazteko lehiaketa ere jarri dute martxan etxeko ura ekimeneko partaideek.  Hori dela eta, ondorengo galderari erantzunda, 60 pitxerren zozketan parte hartuko duzu:
Zein da etxeko uraren kanpainaren ikurra?

Erantzun egokia aukeratu eta Legazpiko Udaletxean dagoen postontzian sartu behar da zozketan parte hartzeko.

Albiste guztiak