pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Asfaltatze lanengatik zirkulazio aldaketak
24
Urr
2019

Asfaltatze lanengatik zirkulazio aldaketak

Laubide auzotik San Ignazio auzoradoan errepidea urriaren 28an hasiko dira asfaltatzen eta hiru eguneko lana izango da. Hauek izango dira aukerako ibilbideak:

  1. Laubide auzotik: auzo barnealdeko bidetik auzoko errotondara.
  2. San Ignazio auzotik: puntualki irekiko da Arantzazu auzora gurutzatzeko.
  3. San Ignazio 30eko eta 26ko garajeak: egun horietan bizilagunek ezingo dute autoa atera edo sartu.
  4. Laubideko haurreskola: ezingo da autoarekin bertaraino sartu; oinez joan beharko da.

Autobusa Laubide auzoko errotondan geratuko da.

Autobusak:

  • Lurraldebus: Laubideko bus geralekua errotondara eramango da. Murukoa, berriz, kendu egingo da egun horietan.

 

  • Junetorri: Laubideko bus geralekua errotondara eramango da. Murukoa, berriz, kendu egingo da egun horietan. San Ignazio eta San Martin auzoetako geraldiak 10 minutu aurreratuko dira, autobusa zaharren egoitzatik igoko delako auzo horietara eta berriro  bertatik jeitsiko da Laubide eta Urtatza auzoetara joateko.

 

Edozelan ere, larrialdietako ibilgailuek eta anbulantziek baimena izango dute eremu horretara sartzeko.

 

Domingo Agirre plaza urriaren 30ean hasiko dira asfaltatzen eta 2 eguneko lana izango da.

  • Inguruan aparkatu beharko da.
  • Lanek ez dute trafikoan eraginik izango.

Edozelan ere, larrialdietako ibilgailuek eta anbulantziek baimena izango dute eremu horretara sartzeko.

 

Aizkorri kalean, postetxearen aurrealdean, egingo diren asfaltatze-lanak azaroaren 4an hasiko dira eta 3 eguneko lana izango da. Hauek izango dira aukerako ibilbideak:

  1. Zamalanetarako kamioiak: Kale Nagusia 25etik sartuko dira eta Nafarroa kalea 18tik irten.
  2. Autobusak:
    • Lurraldebus eta Junetorri: kendu egingo dira Aizkorri kaleko eta Patrizio Etxeberria kaleko geraldiak. Erabiltzaileek Saturnino Telleriako errotondan hartuko dute autobusa.
  3. Zirkulazioa
  • Kale Nagusia eta Nafarroa kalea. Kale Nagusia 25etik sartuko da eta Nafarroa kalea 18tik irten.
  • Patrizio Etxeberria kalea eta Latxartegi kalea. Kale Nagusia 25etik sartuko da eta ohiko bidetik, Santikutz kaletik, irten.

Edozelan ere, larrialdietako ibilgailuek eta anbulantziek baimena izango dute eremu horretara sartzeko.

Udalak barkamena es­katu nahi du aldez aurretik, zirkulazio-mozketa horiek herritarrengan sortuko dituzten eragoz­penen­gatik baina, zalantzarik gabe, asfaltatze-lanak egin beharrekoak dira gure kaleak egoera onean mantendu nahi baditugu.

Albiste guztiak