Print this page
Easo Emakume Abesbatzak irekiko du, Azaroaren 1ean, Azaroan Musika Zikloa.
25
Urr
2019

Easo Emakume Abesbatzak irekiko du, Azaroaren 1ean, Azaroan Musika Zikloa.

Azaroaren 1ean, ostirala, 19:30ean izango da Parrokian Azaroan Musika Zikloko lehen emanaldia.

 

Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:

 

1, OSTIRALA: “Easo emakume abesbatza”.19:30ean Legazpiko Parrokian. Santikutz Abesbatzak sustaturik.

9, LARUNBATA: “Altsasuko Erkudengo Ama abesbatza”. 20:00etan Legazpiko Parrokian. Santikutz Abesbatzak sustaturik.

17, IGANDEA:“Ispirit”. Gospel eta Soul emanaldia. 19:00etan Legazpiko Parrokian.

21, OSTEGUNA: Doinua Musika Eskolako ikasleen Santa Zezilia kalejira erdigunean 17:30ean hasita. Amaieran txokolate banatzea Azokan.

23, LARUNBATA: Goiz Deia Txistulari taldearen kalejira, erdigunean kontzertu aurretik.

23, LARUNBATA: Santa Zezilia Kontzertua: Santikutz Abesbatza, Goiz Deia Txistulari Taldea, Alaitasuna Errondaila eta Legazpi Musika Banda”. 19:30ean Parrokian.

24, IGANDEA: Edurne Zabalo (Klarinetea) eta Gorka Hermosa (Akordeioia). 13:00etan Chillida Lantokian.