Print this page
10 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuko inbertsio-proiektuak.
29
Urr
2019

10 dira bozkatu daitezkeen parte hartze bidezko aurrekontuko inbertsio-proiektuak.

Gaur, urriaren 29tik aurrera eta azaroaren 15era arte, aukeratu diren 10 inbertsio-proiektuetatik 2 hautatu ahal daitezke boto bidez.

Aurkeztutako 46 proposamen aztertu ondoren, horietatik proiektu asko aurreikusitako 50.000 € baino kostu handiagokoak direla ikusi dugu.

Horregatik, 10 proiektu-proposamen aukeratu dira; orain herritarrek dute hitza.

 

Aurkeztu diren gainerako proiektuetatik: 6 laster gauzatuko dira, 8 egingo diren proiektuak dira baina ez parte hartze bidezko aurrekontu gisa eta 22 baztertu egin dira arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezarritako 50.000 €ko muga gainditzen dituzten proiektuak direlako edo konponbide zaila duten proiektuak direlako edo lege-zailtasunak dituztelako lursail pribatuetan kokatuta egoteagatik….

 

Botoa emateko, 10 inbertsio-proiektuen zerrendarekin osatu den inprimakia erabiliko da.

Pertsona bakoitzak proiektu horietatik 2 aukeratu ahal izango ditu: 1 zenbakiarekin lehenetsitako proiektua adieraziko da eta 2 zenbakiarekin bigarren aukera adieraziko da.

1 zenbakiarekin markatutako proiektuak 2 puntu jasoko ditu eta 2 zenbakiarekin markatutakoak puntu bakarra jasoko du.

Parte hartuko duten pertsona guztien artean Legazpiko denda batean erabiliko den 50 €ko erosketa-txartel bat zozketatuko da.

 

Hemendik, legazpiar guztiak animatu nahi ditugu 2 proposamen aukeratzera eta 2020ko aurrekontuen 300.000 € zertan erabiliko diren erabakitzera.

 

Eman zure botoa!. BOTOA EMATEKO AZKENEKO EGUNA: AZAROAK 15.