Print this page
Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda.
15
Aza
2019

Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda.

 Azaroaren 23an 20:00etan Parrokian.

Azaroan Musika aurrera doa eta amaierara iristen ari gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldiak.

Hala, musikarien zaindariaren eguna ospatzeko, Doinua Musika eskolako ikasleen kalejira eta ondorengo emanalditxoa izango ditugu azaroaren 21ean.

Baina, Azaroaren 23an, larunbata, 20:00etan parrokian izango den kontzertua izango dugu zitarik kuttunena.

Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda, herriko beste hainbat musikari eta dantzarirekin batera. Kontzertuaren aurretik, Goiz Deia Txistulari taldeak kalejira eskainiko du erdiguneko kaleetan.

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz eta bide batez taldekideak omendu, gogoratu eta aipamen bereziak eginez.

 

Hona prestatu duten egitaraua:

 

1.- GOIZ DEIA TXISTULARI TALDEA.Zuzendaria: Iker Azpeitia

1.ONGI ETORRI (Dantza Poutpourria)…………………..Goiz-Deia taldeak egindako muntaia

Korosti eta Sustraiak dantza taldeekin

2. PERO A TU LADO………………………………………….….Los Secretos-Xanet Arozena

Xanet eta Aitor Arozena, Maialen Madina, Musika eskolako haurren koroarekin.

3. KIMU BAT…………………………………………………Benito Lertxundi-Xanet Arozena

Xanet eta Aitor Arozena, Joxe Angel Urbieta, Musika eskolako haurren koroarekin.

 

2. ALAITASUNA ERRONDAILAZuzendaria: Olatz Aranguren

1.ANSIEDAD………………………………………………..José Enrique “Chelique” Sarabia

2.ILUNTZEAN………………………………………….……………Maixa eta Ixiar.  

3.CHIQUITITA……………………………………………………..ABBA

 

3. SANTIKUTZ ABESBATZAZuzendaria: Marian Lasa

1.UKUTHULA……………………………………………………..Canción tradicional Zulú

2.EPERRAK…………………………………………………….....Arm. Xanti Luzeaga

3.I WILL FOLLOW HIM…………………………..………….Musika: J.W.Stole & Del Roma

4.AMAZING GRACE ……………………………..………....J.Newton

 

4. LEGAZPI MUSIKA BANDAZuzendaria: Jesus Castillejo.

1.THE LIST OF SCHINDLER...................................J. Williams

Biolina: Antton Iriarte

2. LEGAZPIKO EZPATA DANTZA........................Herrikoia

Goiz deia txistulariak - Sustraiak dantza taldearekin

3. MENDIRIK MENDI.......................................J.A. Erauskin

Goiz deia txistulariak - Sustraiak dantza taldearekin