pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika. Edurne Zabalo eta Gorka Hermosa.
19
Aza
2019

Azaroan Musika. Edurne Zabalo eta Gorka Hermosa.

Azaroaren 24an, igandea, 13:00etan Chillida Lantokin.

Azaroan Musika Zikloko azken emanaldia izango dugu, eta estreinaldi bat dakarkigu oraingoan.

Estreinaldia, bi musikarien abian jarri duten proiektu honen lehen emanaldi publikoa izango delako, eta beraiek hala eskatuta, Chillida Lantoki kontzertu gune bihurtuko dugulako.

 

Edurne Zabalo klarinetistak eta Gorka Hermosak akordeoilariak osatzen duen bikoteak, Gorkak berak, formazio honetarako espreski idatziriko konposizioak interpretatzen ditu.

 

Euskal akordeoilari honek CIA IMC-UNESCO bezalako konposizio musika-sariak jaso ditu.

Azken bi urteetan, bere musika sinfonikoa 3 kontinentetako 15 orkestrek interpretatu dute, eta bere ganbera-musika Berlingo Filarmonika, National Opera Kennedy, Washingtongo Center edo Madrilgo Auditorio Nazionalean ere entzun da.

Bere estiloak Iberiar penintsulako musika herrikoein, jazzaren eta musika klasikoaren arteko oreka zaindua mantentzen du.

 

Edurne Zabalo klarinetistak, Gasteizko Kontserbatorioko irakasleak eta ganbera zein orkestra-musikan esperientzia handikoak, erreportorio honi sentsibilitate eta berezko nortasuna eskaintzen dio.

 

EGITARAUA

- Gernika, 26/04/1937

- Neotango Concerto

- Ekia

- Anantango

- Milonga del vent

- Galliano en Santiago

- Un incendio en la nieve

- Palmi

- 3 Dances from Iberia

- Brehme

- Saudade Ártica

- Paco

Albiste guztiak