Print this page
“Probatu eta gozatu”
22
Aza
2019

“Probatu eta gozatu”

HH-2, HH-3 eta HH-4. mailako haur txikiei eta euren gurasoei zuzendutako ekimena.

Olentzero izango dugu laster bisitan herriko haurren etxeetan.

Hori dela eta, PROBATU ETA GOZATU izeneko jolas-tailerra antolatu du Euskara zerbitzuak, euskarazko jostailu berrienak eta erakargarrienak gurasoen eta haurren esku jarriz.

 

Helburua, gurasoak eta seme-alabak, merkatuan dauden euskarazko jostailu berrienak ezagutzea, probatzea, jolasten ikastea eta ideiak hartzea da.

 

Noiz? Bi hitzordu:

  • Astelehenean, azaroaren 25ean, HH-2 eta HH-3. mailako haur eta gurasoentzat
  • Asteartean, azaroaren 26an, HH-4. mailako haur eta gurasoentzat

 

Bi egunetan:

  • Tokia:   Kultur etxeko areto nagusia
  • Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara