Print this page
Legazpi, plastikorik gabeko herria?
22
Aza
2019

Legazpi, plastikorik gabeko herria?

Azaroaren 28an, 18:30ean Agenda 21eko Foroaren saioa

Azaroaren 28an, 18:30ean Agenda 21eko Foroaren saioa.

 

Legazpiko Agenda 21 Foroaren hurrengo bileran parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Bilera hori:

  • Azaroaren 28an egingo dugu.
  • Udaleko batzar aretoan, 18:30etik 20:00etara.

Trantsizioan dagoen munduan, Legazpiko Agenda 21 Foroak ere eboluzionatu egin nahi du.

 

Helburu horrekin 2 gai landu nahi ditugu zuekin:

  • Batetik erronka berriak kontuan hartuz Legazpiko Agenda 21 Foroak izan dezakeen eboluzioa partekatu eta aberastu nahi dugu.
  • Horrekin batera lehen urrats bat eman nahi dugu, erronka kolektibo bat eraikitze aldera:

Eta “Legazpi erabilera bakarreko plastikorik gabeko herria” helbururantz aurrera egiteko konpromisoa hartzen badugu?

Nola landu genezake hori Forotik,  konprometitutako beste eragileekin loturak bilatuz eta indarrak batuz?

Gonbidapena inspiragarri gertatu eta elkarrekin landu ahal izango dugulakoan, eskerrik asko!